Jatorri ezberdinetako 40 lagun, euskal kantak eta dantzak ikasten

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 16a, 02:00

Euskararen Topaketa Mun­­diala izan zen atzo Mila­grosan, Banaiz Bagara elkarteak antolatuta. Bertan, jatorri eta kultura ezberdinetako 40 lagunek euskal kantak eta dantzak ikasi zituzten giro ezinhobean. Bisita sorpresa ere izan zuten, Porrotx pailazoarena, hain zuzen. Berarekin eta Petra Elser irakaslearekin, Maite zaitut eta Banaiz Bagara abestiak kantatu eta horien koreografiak ikasi zituzten, besteak beste. Bi ordu eta erdiko saioaren ondoren, Txema tabernan luntxa egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!