Ostegunero bezala, erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan. Lau partidu jokatuko dira eta tartean Endika Barrenetxea hernaniarrak jokatuko du. Laugarren partidua izango da hori.
Partidu estelarrak, berriz, bigarrena eta hirugarrena izango dira. Jaialdia, arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango da.
Zeberio II eta Lizaso
irabazten jarraitzeko prest
Zeberio II eta Lizasok irabazi egin zieten joan den larunbatean Uterga eta San Migueli eta gaur ere irabazteko prest dira. Urriza eta Ion izango dituzte aurrez aurre. Urriza egoera onean da eta Zeberiok lanak izango ditu aurrean. Bi atzelariek berriz, antzeko ezaugarriak dituzte.
Moldatzen diren bikoteak
Bigarren estelarrean Endika eta San Miguel, Uterga eta Etxeberria IIIaren aurka neurtuko dira. Bi bikoteak ondo moldatzen dira elkarrekin eta partidu interesgarria espero da.
Beste bi partiduak, honakoak: Juanmartiñena-Aizpurua II/Urrutia II-Zubizarreta eta Oñatz-Olazar/Etxeberria IV-Barrenetxea IV.