Babak, ilarrak, tomateak, letxugak, espinakak, patata berria, tipulinak, borrajak... Horiek dira sasoi honetako barazkiak eta horiek erosteko aukera ederra izango da larunbatean, Plaza Berrin. Izan ere, Behemendik hilabeteko bigarren larunbatetan antolatu ohi duen azoka izango da, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Barazki horiez gain, urte guztian bezala, azak eta porruak ez dira faltako. Eta guztiak, baserrikoak.
Fruta, landareak, eztia...
Barazkiez gain, baserriko beste hainbat produktu erosteko aukera ere izango da: fruta, lore eta landareak, eztia, propoleoa, esnea, gazta, txorixoak, pastelak eta gozoak...