Batzar orokorra gaur, larunbatean guztia prest izateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 12a, 02:00

Larunbatean hasiko dira Olinpiadak eta gaur batzar orokorra izango da 19:30etan Kontrakantxa gaztetxean. Talde bakoitzak errifen dirua eraman behar du.

Olinpiadak larunbatean ha­siko dira. Egunari bu­ruzko informazioaren berri emateko eta hurrengo jokoak azaltzeko batzar orokorra deitu dute gaur. Batzarra arra­tsaldeko 19:30etan izango da Kontrakantxa gazte­txe­an. Horrez gain, antola­tzaileek gogorarazi dute tal­de bakoi­tzak errifen dirua era­man behar duela batzarrera.

Sukaldaritza lehiaketa, haurrentzako jokoak, kontzertuak...
Larunbatean egun osoko festa izango da. Goizean hasiko dira platerak presta­tzen, haurrentzako jokoak ere izango dira, aurkezpena, aulki jokoa, kontzertuak...

EGITARAUA:
09:00etan, taldeak Tilosetan bildu. Platera prestatzeko
osagaiak hartu.
10:30etan, hasiera ofiziala.
11:00etan, haurrentzako jokoak Tilosetan (eguraldi txarrarekin, gaztetxean).
11:00etan, prentsaurrekoa Tilosetan (eguraldi txarrarekin Atsegindegin).
13:00etarako, jakiak prest.
Ondoren, bazkaldu.
15:30etan, taldeen aurkezpena, muralean taldeko marrazkia gehitu eta eguneko sailkapenaren berri eman.
17:00etan, aulki jokoa Plazan.
Ondoren, txaranga herrian barrena.
20:30ak inguruan, ekitaldiari amaiera, antortxa piztearekin.
22:00etan, kontzertuak Tilosetan: Xutik, Luz de putas eta Ze esatek!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!