Ereñotzuko Auzo Uda-lak epe motzean bazuen helburu bat, Irrintzi taberna berriz irekitzea, eta hilabetetako lanaren ostean, gaur inauguratuko dute. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da hori eta auzotar guztiei luzatzen diete gonbitea.
Deialdi publiko bidez, tabernaren gestioa Irrintzi taberna Auzo Udalak alokatu du eta bere gestioa deialdi publiko bidez atera da. Ardura hori Agar Erdocio Gaitan hernaniarrak izango du. Taberna martxan jartzeko, obrak egin behar izan dira: alde batetik, taberna eta etxebizitza bereizi, eta bestetik, pintatu, garbitu, dekoratu... Azken lan horiek auzolanean egin dituzte. Abendutik aurrera aritu dira lanean, guztira, 30 lagunetik gora eta Auzo Udaleko ordezkariek argi dute inplikazio horrek erakusten duela auzoan zegoen beharra. «Ez da bakarrik negozio bat. Hori baino gehiago da. Elkartu eta harremantzeko gune bat da eta horregatik egin du Auzo Udalak honen aldeko apustua».
Turismoko informazio gunea Irrintzi tabernak beste funtzio bat ere beteko du: bertako turismoko informazio gunea izango da. Mendi ibilbideen eskuorriak egongo dira, besteak beste. Baita bertako paisaiaren irudiak ere. Astelehenetan ezik, egunero zabalik Irrintzi taberna, astelehenetan izan ezik, egunero egongo da zabalik, baina egunaren arabera, ordutegia desberdina izango da. Honakoa izango da ordutegia: asteartetik ostegunera: 09:30etatik 22:30etara; ostiraletan: 09:30etatik 00:00etara; larunbatetan: 10:00etatik 00:00etara; eta igandetan: 10:00etatik 23:00etara.