Tilosetako `bailableak´, guztion oroimenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 14a, 02:00

Hernaniko historia ezagu­tzen dutenek, izango dute ziur Tilosetako dantzaldi edo bailableen berri. Historian garrantzia handia izan dute bailableek. Nahiz eta gerraostean izan arrakastarik, Hernanin, lehen zantzuak 1936ko gerra baino lehen, eta 19garren mendean zehar izan ziren. Ordurako ezagunak ziren udaletxeko arkupeetan eta Tilosetan egiten ziren dantzaldiak. Dokumentuak aztertuz gero, ikus daiteke Tilosetako bailableek, gutxienez, mende bat iraun zutela hernania­rren bizitza sozialaren eta aisialdiaren parte garrantzitsu izaten. Bailable edo dantzaldi hauek Hernaniko leku ezberdinetan egiten ziren. Eguraldiak ere zeresan handia zuen erromeria non egin erabakitzerakoan.  Neguan esaterako, udaletxeko arkupeetan eta plazan egiten ziren. Bikote guztiak arkupeetan egiten zuten dantza. Bertara joandako beste gaztetxoek berriz, arkupeen kanpoan itxaron behar zuten, plaza inguruan, berain txanda iritsi arte. Pentekostesetatik aurrera, urriaren 12ra bitarte, dantzaldi guztiak Tilosetan egiten ziren. Udaran Her­nani Gipuzkoako erreferente nagusia bihurtzen zen, dantzari dagokionean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!