ekitaldi eta jolas ugari egingo dira gaurtik aurrera Hernanin. Azken asteetan beroketa lanak egin ostean, gaur goizean hasiko dira Hernaniko Olinpiadak. Orain bi urteko marka parekatuta, 32 taldek hartuko dute parte hiru hilabeteetan zehar egingo diren probetan; talde gehienak Hernanikoak dira, baina inguruko herrietakoak ere, animatu dira: Astigarragakoak, Urnietakoak eta Donostiakoak
Goizean goizetik, martxan
Olinpiaden hasiera ofiziala goizeko 10:30etan izango da, baina jende burrunda lehenago hasiko da. Talde guztiek goizeko 09:00etan dute hitzordua Tilosetan. Bertan, piperrak, tipula eta patatak emango dizkiete, eta baita osagai sorpresa bat ere. Hortik aurrera, taldeen sukaldari senak izango du protagonismoa. Osagai horiekin nahi duten platera prestatu beharko dute, eta 13:00etarako jakiak eginda egon beharko du.
Arratsaldean, taldeen aurkezpena
Olinpiadetako aurreneko probaren ostean, partehartzaileek bazkaltzeko tartea izango dute. Arratsaldean, 15:30etan izango da eguneko beste ekitaldi nagusia: taldeen aurkezpena. Talde bakoitzak mural bat izan beharko du, eta aurkezpena bukatuta, eguneko sailkapenaren berri emango dute.
Tilosetatik mugitu gabe, aulki jokoa egingo dute arratsaldean. 17:30etan izango da hori, eta ondoren, txarangarekin ibiliko dira, herrian zehar.
Aurreneko eguna behar bezala agurtzeko, 20:30etan, antortxa piztuko dute eta ordu eta erdi geroago, kontzertuak izango dira Tilosetan: Xutik, Luz eta Putas eta Ze esatek taldeek jarriko dute giroa.
Umeentzat ere, Olinpiada txikiak
Gazte eta helduek bakarrik ez, umeek ere izango dute Olinpiadetaz gozatzeko aukera. Eguraldi ona egingo balu Tilosetan, eta txarra egingo balu Gaztetxean, jokuak antolatu dituzte beraientzat. Goizeko 11:00etan hasita, zirkuitu bat egiteko aukera izango da, moto, patin edo bizikleta gainean (norberak berea eraman behar du). Honez gain, beste hainbat joku ere, egingo dituzte: tailerrak, armiarma jokoa, aurpegiak margotzea...
Olinpiadak: Egitaraua
Apirila:
l Hilak 14: Sukaldaritza lehiaketa eta aulki jokoa
l Hilak 19: Patinak
l Hilak 28: Goizean haur jolasak eta arratsaldean boxley-a
Maiatza:
l Hilak 3: Pelota
l Hilak 12: Goitibehera
l Hilak 26: goizean Landaren arratsaldean Kronoeskalada
l Hilak 31: Txiba txapelketa
Ekaina:
l Hilak 9: Piszinak
l Hilak 16: Iñotzu
Batzarrak:
l Apirilak 12 eta 26
l Maiatzak 10 eta 24
l Ekainak 7
*Batzar guztiak Kontrakantxa
Gaztetxean egingo dira,
arratsaldeko
19:30etan.
Taldeak:
* Sidreros Go Home
* Urumea kaga & mea
* Aizkorak zorroztu
* Putreak
* Ardi galduak
* Porroskeria
* Gazta la pasta
* Ondoloin... parranda ta gero
* Karakolinpikoak
* Bixi-bixi
* Poliki poliki
* Nola leike
* Xatorkeitan
* Olkis & Mondejus
* Mongi nago
* Pizitiak eta ederrak
* San Pankraziusak
* Brugalkaba
* Izenik pe
* Sabotaje reformau
* Hernani Kani (Lolailo Lailo La)
* Upeliotarrak
* Salda Badago
* 76/12
* Pelotoia
* Txotx deiak
* Ez dia presentatu
* Hortzak estutu
* La costra nostra
* Poxta Zahar