Haurrentzako antzerkia izango da larunbatean, 11:00etan, Biteri kultur etxean. Leihotik mundura izeneko antzezlana eskainiko du Kukubiltxo taldeak. Gaia, honakoa: Fantasiaren unibertsoan bi izar gorri sortu dira, horiek beste izarrekin harremanetan, bi pailazo kume sortu dituzte: Lore eta Pupu. Pailazotxo txikiek, mundua deskubritzeko irrikan, izarrak diruditen begiak zabalduko dituzte eta Lagun, txakur zintzoa eta pazientzi haundikoa, izango dute horretarako laguntzaile.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!