Lurdes Iraola eta Jon Larrañagarentzat, ‘Aldaba joka’ liburua eta DVDa

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 11a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Kronikak baz­­kide kanpaina martxan jarri dute eta orain arteko baz­kideen eta bazkide be­rrien artean sariak zozketatuko dituzte 15 egunean behin. Lehenengo zozketa mar­txoaren 31n egin zen eta sarituak Lurdes Iraola Men­dizabal eta Jon Larrañaga Asteasuinzarra izan dira. Biek, Urko Apaolaza hernaniarrak egindako Aldaba joka liburua eta DVDa irabazi dituzte. Liburuan, 1931-1981 bitarteko Hernaniko gorabeherak biltzen dira. Apao­la­zak 27 herritarren kontakizunak bildu zituen bertan. Saria jasotzeko Kro­nikako bulegotik pasa behar da (Larramendi 11, behea). Informazio gehiago: 943 33 08 99 edo www.kronika.net. Doberak eta Kronikak zozketa horiekin eskerrak eman nahi dizkie orain arteko bazkideei eta gainerako herritarrak animatu nahi ditu bazkide egin daitezen. Hurrengo zozketa asteburu honetan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!