Gipuzkoako Kopa irabazteko prest, Hernaniko bolariak

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 11a, 02:00

Taldekako Txapelketa, bikotekakoa eta Lehendakari Saria; horiek jokatu dira eta orain, Gipuzkoako Kopa ha­si­ko da. Igandean izango da lehenengo tiraldia Usurbilen eta Hernaniko bolariak prest daude kopa irabazteko.
Orain arteko txapelketetan bezala, Hernaniko hiru elkarteren izenean hartuko dute parte: Elur Txori, CD Hernani eta Ur Mia.
Gipuzkoako Kopa, denboraldiko txapelketa nagusienetakoa da eta apirila eta maiatzean zehar jokatuko da. Honako bolatokietan jo­ka­tuko da: Usurbil, Mutiloa, Urnieta, Legazpi eta Herna­niko Florida auzoan.

Hiru txapelketa gehiago
Denboraldia bukatzeko, bes­te hiru txapelketa jokatuko di­ra: Gipuzkoakoa, Gabirian; Ema­kumeena, Zerainen; eta Eus­kal Herrikoa, Bizkaian. Tiraldi bakarrekoak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!