Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot Doktrina deiturikoa edo 197/2006 sententzia mantentzea erabaki du eta erabaki hori salatzeko eta bizi arteko espetxe zigorra bertan behera uzteko eskatuz manifestazio nazionala izango da gaur Bilbon, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta. Hernaniko Herrira Mugimenduak bat egiten du deialdiarekin eta autobusa antolatu du Hernanitik. 16:00etan aterako da Atsegindegitik eta bertara joateko txartelak Garin tabernan daude salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!