Kantuan eguerdi pasa ederra egiteko aukera izango da larunbatean Hernanin. Hilabeteko bigarren larunbatero bezala, Kalez Kale Kantariko kideek Kaxkoa girotuko dute kantu tradizionalekin. Ohi bezala, eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Plaza Berritik. Kardaberaz eta Kale Nagusian barrena, ordu eta erdi inguruko saioa egingo dute.
Ia 7 urte, larunbat
eguerdiak alaitzen
Kalez Kale Kantari ekimena 2005eko urrian jarri zen martxan. Garai batean ohikoa zen Kaxkoan barrena jendea poteoan kantari ikustea eta hori berreskuratzeko asmoz jarri zen martxan. Ordutik ia 7 urtez aritu dira hilabeteko bigarren larunbat eguerdiak alaitzen.
Beharrezko bakarra,
kanturako gogoa
Ekimeneko kideek herritarrak kantatzera animatu daitezen, kantak banatzen dituzte. Hori horrela, Kalez Kale Kantarikoek argi diote ez dela beharrezkoa kantuan aditua izatea, ezta koru bateko kide izatea ere. Beharrezkoa den bakarra kanturako gogoa izatea da.