ghana eta Ghanako herritarrak ezagutu eta Euskadi eta Ghanaren arteko elkartasuna lortzea zuen helburu atzoko egunak. Hernanin bizi diren 6 ghanarrek ekitaldi ugari antolatu zituzten atzo Ghanaren independentziaren eguna ospatzeko. Goizean, futbolean aritu ziren Gipuzkoa eta Bizkaiako ghanarrak, elkarren kontra. Ondoren, Ghana ezagutzeko azalpenak eman zituzten Atsegindegin, eta bertako jolasak ere, erakutsi zituzten. Elkarrekin bazkaldu ostean, kalejiran ibili ziren arratsaldean, «Euskadi eta Ghana, elkartasuna» lemapean. Bertako doinuak zabaldu zituzten Atsegindegitik Plazarainoko bidean. Dantzan egin zuten ibilbidea, eta zenbait hernaniarrei ere, astinduarazi zieten gorputza.
Jendea animatu, Ghana ezagutzera
Ghanak 1957ko martxoaren 6an lortu zuten Britania Handitik independizatzea. Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da, eta azken urteetan egoera ekonomikoak hobera egin du. Ghanarrek euskaldunak gonbidatu nahi dituzte euren herrialdea eta kultura ezagutzera, eta atzoko ekitaldiaren helburuetako bat izan zen, Ghanaren zati txiki bat erakustea.