Banaiz Bagara elkarteak Euskararen topaketa mundiala antolatu du larunbatean Hernanin. Helburua da, euskal kantuak eta dantza tradizionalak kultura ezberdinen artean konpartitzea. Topaketara etorriko dira Gipuzkoako beste 7 herritan bizi diren atzerritarrak, eta hernaniarrak ere, gonbidatu dituzte parte hartzera. 11:00etan izango da, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!