Erromeria larunbatean Tilosetan, herritarrak dantzan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 10a, 02:00

urteetan atzera eginez gero, Tiloseta Hernaniko dantzaleku gisa gogoratzen dute askok. Ehundaka lagun elkartzen ziren astebururo bertan, dantza egin, lagunekin ondo pasa eta jende berria ezagutzera.
Hernaniko giro hori berresku­ratzeko asmoarekin, erromeria antolatzen dute hilabetero San Joan Konpartsako kideek. Larunbatekoa hirugarrena izango da eta hitzordua, betiko orduan egin dute: 18:30etatik 20:30etara­.

Geroz eta arrakasta haundiagoa
Partehartzaile kopuruak na­barmen egin zuen gora aurreneko erromeriatik bigarrenera, eta antolatzaileek joera horri eutsi nahi diote. Beraz, herritar guztiak animatu dituzte larunbatean, arratsaldea festa giroan pasatzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!