Hernanik bideratua du Bera Beraren kontrako kanporaketa

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 10a, 02:00

igoera lortzeko bidean, partidu erabakiorra du asteburuan Hernanik. Joan-etorrian Bera Beraren kontra ari da lehiatzen igoera fasea jokatzeko pasea. Landaren jokatu zen joaneko partidua martxoaren 25ean, eta Hernani nagusi izan zen, batez ere bigarren zatian. Hala, 35-20 irabazi zuten, eta 15 puntuko aldea lortu zuten, bueltako partidurako. Aste Santuko atsedenaldi luzearen ostean, iristear da egun seinalatua. Larunbatean jokatuko dute Hernanik eta Bera Berak bueltako partidua. Anoetako Miniestadioan izango da, arratsaldeko 17:00etan (bi taldeak ados ez baleude, partidua igandean jokatuko litzateke, 12:00etan, Anoetako Miniestadioan).

Ezusterik ezean, kanporaketa bideratua Hamabost puntuko aldea haundia da errugbian, eta azken orduko ezusterik ezean, nahikoa izan beharko luke Hernanik pasea lortzeko. Bera Bera mailako talde indartsuenetakoa da ordea, eta ez dute amore emateko asmorik. Joaneko partiduan baja garrantzitsuak izan bazituzten ere, partidu honetarako jokalari haundi bat berreskuratuko dute: Ignacio Martin. Bera Berarekin du fitxa, baina denboraldian zehar Espainiako selekzioarekin jokatzen du.

Alcobendas edo U. de Vigo

Kanporaketako irabazleak az­ken play offa jokatu beharko du, joan-etorrian baita ere, Oho­rezko mailatik jaistear den talde baten kontra. Zehaztu gabe dago Alcoben­das edo Universidad de Vigo izango den, azkeneko jardunaldia baitute jokoan. Hala ere, Alcobendas izango da ziurre­nik, nahiz eta irabazi, ez baitago beraien esku az­keneko postuan ez bukatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!