Cancias Peña igotzeko irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, apirilaren 28tik 29ra, eta izen-ematea zabalik dago jada. Mendiriz Mendik Iturregi plazan duen bulegotik pasa behar da horretarako, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Cancias Peña Aurrepirinioetan kokatzen da, La Guargueras eskualdean, hain zuzen. Bertako gailurrik altuena da, 1.929 metrorekin. Ibilbidea luzea da, 15 km ditu eta 6 ordu behar direla kalkulatzen da, baina igoerak ez du aparteko zailtasunik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!