Ibai Alba hernaniarra txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 9a, 02:00

Atzo jokatu zen III. Castillako Kanaleko Maratoi Erdia, eta Ibai Alba Vichez hernaniarra izan zen txapelduna, ordubete eta 12 minutuko denbora eginda. Palentziako Dueñas eta Villamuriel de Cerrato herrien artean egiten da lasterketa hau, eta 21 km ditu; 5 asfalto gainean, eta gainerako 16ak, kanalaren ondoko pistan. Parte hartu zuten 225 atleten artean, hernaniarra izan zen azkarrena, bigarren gelditu zen Juan Antonio Montes asturiarrari ia minutu bateko aldea aterata. Euriak, negu giroak eta tenperatura hotzak ez zuten hernaniarra kikiltzerik lortu. Maratoi Erdia hasi eta berehala, bi atletak lasterketa buru jarri ziren. Azken kilometrora iristean ordea, Alba hernaniarrak erasoa jo, eta helmugara lehen postuan iritsi zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!