Garaipena eta enpatea Gipuzkoak, bizkaitarren aurka

Kronika - Erredakzioa 2012ko apirilaren 9a

Zazpi pelotari hernaniar Gipuzkoa ordezkatzen aritu dira. Emakumezkoen paletan garaipena, eta eskuz, enpatea lortu dituzte bizkaitarren aurka.

Gravn Torneoko 4garren jardunaldian Gipuzkoa eta Bizkaia aritu dira lehian. Emakumezkoen paletan Gi­puzkoak lortu du garaipena, 5-1, eta eskuz, berdinketa egon da, seira. Zazpi hernaniar aritu dira Gipuzkoa ordezkatzen, lau emakumezko eta hiru gizonezko.


Hernaniarrak indartsu, paletan
Erraz irabazi du Gipuzkoak paletan, 5 eta 1. Gipuzkoa ordezkatzen duten sei emakumezkoen artean, lau hernaniarrak izan dira, eta lan fina egin dute.
Jubeniletan, frontoian, Ama­ia Irazustabarrenak eta Senperenak (‘Intxurre’ klubeko pelotaria) lortu zuten ga­raipena, 30-7. Frontoian sub 22, Eli Gutierrezek, ‘Orio’ klubeko Indo pelotariarekin jo­ka­tu zuen, eta 30-25 irabazi zieten bizkaitarrei. Trin­kete jubeniletan berriz, bi her­naniar batera aritu ziren: Mai­der Huizi eta Ariane Arrie­ta. 30-21 jarri zuten mar­kagailua, Gipuz­koaren alde.


Eskuz, berdinketa
Mutilak ez ziren hain fin ibili eskuz, baina seira berdintzea lortu zuten. Frontoian, sub 22, Ioritz Arrietak, ‘Aurrera Saiaz’ klubeko Arratibelekin batera jokatu zuen, eta 22-13 irabazi zuten. Trinkete jubeniletan berriz, galdu egin zuten gipuzkoarrek. Aritz Murgiondo hernaniarrak, ‘Oiarpe’ klubeko Ugalde­rekin osatu zuen bi­kotea, eta 40-16 galdu zuten. Trinkete seniorretan ere, biz­kaitarrek lortu zuten garaipena. Unai Alvarez her­na­niarrak, ‘Usur­bil’ klubeko Landare­kin osatu zuen bikotea, eta 40-14 galdu zu­ten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!