Jose el Frances Galarretako Sala Galan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 8a, 02:00

Flamenko zaleek Jose el Frances artistaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute gaur, Hernanin. Galarretako Sala Galan emango du kontzertua goizaldeko 01:00etan, baina ateak 23:00etan irekiko dituzte. Aforoa mugatua da eta sarrerak 20 euroan egongo dira salgai. Emanaldia Flamenko del Norte kultur elkarteak antolatu du Sala Galarekin elkarlanean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!