Idiazabal, Ronkal eta Iratiko gaztak probatzeko aukera, museoa bisitatuz

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 8a, 02:00

Aste Santuari begira, Euskal Herriko gazten dastaketa antolatu du Sagardoetxeak. Goiz eta arratsalde egongo da zabalik gaur.

Sagardoetxeak eskain­tza berria jarri du Aste Santuan: Euskal Herriko gazten dastaketa. Bisitariek, museoa ikusi eta Euskal Herriko gazta ezberdinak probatzeko aukera izango dute, hala nola: Idiziabal J.D. gazta, Ronka. J. D. gazta eta Irati J. D. gazta.

Prezioa 5 euro, bisita, sagardoa eta muztio likorea barne
Pertsona bakoitzak 5 euro ordainduta, museoa bisitatu eta sagardoa, muztio likorea eta gaztak probatzeko aukera izango du. Gaur eta bihar goizeko 11:00e­tatik 14:00etara eta arra­tsal­deko 16:30etatik 20:00eta­ra egongo da zabalik. Asteartetik larunbatera berriz, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30e­tara. Eta igandean goizez bakarrik egongo da irekita: 11:00etatik 13:30etara. Bisita bo­ro­biltzeko, sagardotegi batera joatea gomendatzen du Sagardoetxeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!