Goizuetako Umore Ona elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu apirilean zehar. Hain zuzen, Astigarragako Etxeberria eta Hernaniko Olaizola sagardotegietan afariak antolatu dituzte bertako sagardoak probatzeko eta Getariako Ameztoi txakolindegian ere bai, bertako txakolina probatzeko. Etxeberria sagardotegira datorren ostiralean joango dira eta izena emateko gaur da azken eguna. Afaria 21:30etan izango da. Izena emateko: Zubi-Ondo ostatua, Amaia kafetegia edo Umore Ona elkartea.
Olaizolara eta Ameztoira joateko ere, izen ematea zabalik
Ameztoi txakolindegira apirilaren 21ean joango dira eta izena emateko epea zabalik dago. Azken eguna apirilaren 15a izango da. Bertara joateko hitzordua goizeko 11:00etan jarri dute herriko plazan. Autobusez joango dira.
Olaizola sagardotegira, berriz, apirilaren 27an, hilabeteko azken ostiralean joango dira eta izena emateko epea apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. Kasu horretan ere, afaria gaueko 21:30etan izango da.