Lehendakari Sariko azkeneko tiraldia jokatu zen joan den igandean Olaberrian, eta Andoni Berastegi idiazabaldarra izan zen bolari onena, 232 brila botata. Hernaniar onena Miguel Burugain izan zen, Elur Txorikoa, 219 brila botata. Sailkapen orokorrari dagokionean, hurrenez hurren, ondorengoa izan da hernaniarren sailkapena: Ibon Miner 219 brilarekin; Antonio Miner 215 brilarekin, Miguel Arrozpide 206 brilarekin eta Jose Ugalde 205 brilarekin.
Datorren tiralda, Usurbilen
Lehendakari Saria bukatuta, Gipuzkoako Kopa jokatzen hasiko dira datorren asteburuan, Usurbilen.