Xabier eta Karajitorekin hamabi abentura dibertigarri

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 8a, 02:00

Amaia Fernandez eta Maria Agirre hernaniarrek haurrentzako 12 ipuin argitaratu dituzte eta astelehenean aurkeztu zituzten Donostiako Fnac-en. Ipuinak didaktikoak dira, fantasia ukituarekin.

Xabier eta Karajito protagonistatzat hartuta, haurrei zu­zendutako 12 ipuin argitaratu dituzte Amaia Fernandez eta Maria Agirre hernaniarrek. Aurkezpena astelehenean egin zuten Donostiako Fnac-en. Ipuinak, Fernandezek eta Agi­rrek sortutako Parazito markarekin argitaratu dituzte. Argi­ta­letxea, berriz, Kane­ta izan da. Egileek Kronikari azaldu diotenez, ipuinak didaktikoak dira, fantasia ukituarekin. «Da­tu errealak ematen dira abenturazko eta fantasiazko istorioen bidez. Modu dibertigarrian ikasteko aukera dute haurrek. Gainera, oso kolore­tsuak dira eta testu aldetik tipografia erraza dute». 12 ipuinak lau bildumatan banatuta daude eta bilduma bakoi­tzak gai bat lantzen du: ingurugiroa, zientzia, aiton-amonak...


Jarraitzeko asmoa
Fernandez eta Agirrek argazkilaritza estudio bat dute eta haurrak bezero nagusienak iza­ki, ipuinak idaztea eta ma­rraztea pentsatu zuten. 2009an kaleratu zituzten lehenengo hiru ipuinak, Duran­go­ko Azo­kari begira. Joxan Or­ma­­za­ba­len laguntza izan zu­ten. Itzul­tzaile lanetan ere aritu zen. Hil zenean, Aztiri Itzul­penakekin hasi ziren lanean. Ordutik 9 ipuin gehiago ar­gi­taratu dituzte eta azaldu du­te­nez, jarraitzeko asmoa dute: «Pozik gaude erantzunarekin. Pixka­naka-pixkana­ka goaz, baina gure editoreak dio ondo doala, funtziona­tzen duela eta Xabier eta Ka­rajitorekin jarraitu egin behar dugula. Motel goaz dirurik ez daukagulako pu­bli­zitatea egin eta ezagutzera ema­teko, baina gustora gaude».


Don Kremallerra, laster
Xabier eta Karajitoren abenturak alde batera utzi gabe, ipuin berriak sortzen ari dira Don Kremallerra protagonista be­rria­­rekin. Hala ere, oraindik ez dakite noiz argitaratuko duten lehenengo ipuina. Aurreratu dutenez, ez du zerikusirik izango aurreko proiektuarekin. «Don Krema­llerra bihurri bihurria da eta gauza ezberdinetan bihurtzen da. Ipuin motxagoak izango dira, oso bisualak eta kolore­tsuak, haurrek errazago irakurri ahal izateko. Aben­turak kontatuko dira, besterik gabe. Deberdina izango da».


Liburudendetan, salgai
Ipuinak liburudendetan erosi daitezke eta liburutegian eta ikastetxeetan ere badaude. Baita Fnac-en ere. Ipuinak eta Xabier eta Kara­jito ezagutzeko, Face­book-en jarraitu daitezke Xabier Parazito eta Karajito Parazito jarrita edo www.parazito.com helbidean. 

12 ipuinak:
Baobab handia (eus)
Itsasoko abentura (eus)
Izarren bila (eus)
Mamerta armiarma (eus+gaz)
Txokolategilea eta
Txokola sorgina (eus+gaz)
Haritz magikoa (eus+gaz+ing)
Itzal misteriotsuak (eus+gaz+ing)
Txolo eta saguzarrak (eus+gaz+ing)
Munduan barrena Tedekin (eus+gaz+ing)
Zirkoko abentura (eus+gaz+ing+fr)
Munstro beldurtiak (eus+gaz+ing+fr)
Zanponttoak (eus+gaz+ing+fr)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!