Berria Taldeak, Zure ziztada behar dugu lelopean, Berria Lagunak lortzeko kanpaina abian du. Dagoeneko, Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolak, AEK eta Udal euskaltegiek, Elizatxo eta Langile eskolek eta Txirrita herri eskolak beren babesa eman diote kanpainari, eta laster, herriko kirolariei luzatuko zaie deia, beren atxikimendua eskatzeko. Laguntza eman nahi duenak, 943 30 43 45 telefonora deitu, edo webgunean (berria.info/berrialaguna) sartu behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!