Cancias-era irteera, hileko azken asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 8a, 02:00

Huescara irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, apirilaren 28 eta 29rako. La Guarguera eskualdean dagoen Cancias Peña igoko dute, hain zuzen, Sabiñanigo aldetik hartuta. Aparteko zailtasun berezirik gabeko ibilbidea da, baina luzea: 15 km ditu, 6 ordutan egitea kalkulatzen da eta gailurrik altuenak ia 2.000 metro ditu. Gaua Gillué herrixkako aterpe­txean pasako dute. Izen-ematea zabalik dago jada. Horretarako, Mendiriz Mendi elkartearen bulegotik (Iturregi plaza) pasa behar da astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!