Zeberio zoragarri, atzoko estelarrean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 8a, 02:00

Jokurik onena erakutsi zuen Zeberio II aurrelariak atzo, Lizasorekin batean, Uterga eta San Miguelen aurka. Hasieran urdinek aurrea hartu zieten, baina Zeberio ezinhobeto aritu zen, eta Lizasok konfiantza hartu zuen. 40-29 irabazi zuten azkenean. Beste hiru partidu ere jokatu ziren atzo Galarretan: Urrutia II-Olazar 35, Matxin VI-Zubizarreta 21; Etxabe II-Etxeberria III 33, Urtasun-Aizpurua II 40; eta Matxin III-Saldias 30, Zulaika-Urko 24. Datorren ostegunean, beste lau partidu jokatuko dira Galarretan, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!