Kantabriako Cabarceno parkean izan ziren, lehengo astean, Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak. Eguraldi ederra izan zuten lagun, eta horrek paraje zoragarri hartaz gozatzeko aukera eman zien. Taldekideen arteko giroa ere, ezinhobea izan zela gaineratu dute, eta gustora itzuli ziren guztiak, hurrengo irteera iristeko gogoz. Datorren astean, hain zuzen, Noreñan pasako dituzte 3 egun. Asteartean, arratsaldeko 16:00etan, egingo da irteera horretarako plazen zozketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!