Ghanako independentziaren eguna ospatuko dute bihar Hernanin Ghanako Lagunen elkarteak eta Hernanin bizi diren ghanarrek antolatuta. Egun osoko festa izango da: 11:00etan futbol partidua Zubipen; 13:30etan hitzaldia, jolasak eta bazkaria Atsegindegin; eta 16:30etan txaranga Kaxkoan. Ghanak (Afrika mendebaldea) 1957ko martxoaren 6an lortu zuen Britainiatik independizatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!