Ruiz de Eguinoren `Aberemua´ Miarritzen ikusgai, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 6a, 02:00

Zikuzulo elkartean, Zi­ku­ñaga auzoan, dauka tailerra Aitor Ruiz de Eguinok. Adarra magalean kokaturik, bertako abere, zuhaitz, landare, harri... izan ditu inspirazio-iturri Ruiz de Eguinok Aberemua deituriko erakusketa osatzen duten piezak sortzeko. Asteartean zabaldu zen erakusketa, baina gaur arra­tsaldeko 18:00etan egingo da inaugurazio festa. Miarri­tzeko Anne Broitman arte galerian dago ikusgai eta maiatzaren 26a bitartean egongo da zabalik.

Aluminioa, batez ere
Aberemua bilduma osatzeko, aluminioa erabili du gehienbat artistak: «metal argitsua, arina, aereoa, leuna, beroa iruditzen zait». Material honi esker, «Adarra eremuan bizi diren abereen errepresentazio per­tsonalak» sortu ditu, «nere munduko pertsonaiak prozesu industrialarekin uztartuz, bizia har dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!