ibardineko paretean Joaquim Rodriguez Purito izan zen txirrindulari azkarrena, pronostiko guztiak beteta. Euskal Herriko itzuliko laugarren etapa Eibarren hasi zen eguerdiko 13:10etan eta Berako Ibardin mendatean bukatu zen. 151 kilometro egin zituzten, eta bidean, Hernani gurutzatu zuten txirrindulariek.
Eguraldia txarra bazen ere, jende dezente
Galarretatik sartu zen itzulia Hernanira, eta Txantxillako errotonda berriaren inguruan bildu zen jende gehien. Eguraldia ez zen aldekoa izan inorentzat, baina txalo eta animo artean egin zieten ongi etorria. Madrazo, Paterski, Petrov, Ulissi eta Garcia pasa ziren lasterketa buruan, eskapatuta. Pelotoia berriz, minutu eta erdi ingurura pasa zen, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek gidatuta.
Gaurko etapa Beran hasiko dute, eta Oñatirako bidean 183 kilometro izango dituzte aurretik.