Aitor Ruiz de Eguino artista hernaniarrak Aberemua izeneko erakusketa berria jarriko du Miarritzen, Anne Broitman Arte Galerian. Aluminiozko 18 eskultura eta aluminioan margotutako 20 lan izango dira ikusgai. Inaugurazio festa bihar da, arratsaldeko 18:00etan. Erakusketa berriz, maiatzaren 26ra arte egongo da. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!