Eguraldia lagun izan zuten Ulia-Pasaia ibilaldian zehar

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 5a, 02:00

Hernani eta Astigarragako AEK euskaltegiek Uliatik Pasaiarako ibilaldia antolatu zuten pasa den mar-txoan. Donostiako Groseko auzoan dagoen Mariaren Bihotza ikastetxean elkartu ziren bi euskaltegietako irakasle, ikasle eta azken hauen senideak. Eguraldia lagun zutela, bista ederrez gozatzeko aukera izan zuten ibilaldian zehar, eta gustora egin zuten Pasaiarainoko bidea. Behin Pasaian, bertako portua bisitatu zuten txalupan, eta itsaso zabalera irten ziren segidan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!