Iñigo Legorburu irabazle Hendaian, 3garren maitasun gutunen lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 5a, 02:00

‘Heriotza bezperatan’ du izena gutunak eta aurreneko saria jaso du Lehiaketan. Legorburu Errenteriarra da, baina Hernanin bizi da.

Mari Zozaikoa sorgina, Errenterian bizi izandakoa, da hain zuzen Legorburuk aukeratutako pertsonaia. Lo­gro­ñoko inkisizioak herio­tzara kondenatu duela eta, sorginak amalurrari egiten dion maitasun aitortza da gutunaren gaia. Lehiaketan aurkeztutako 15 lanen artean, lehenengo saria eskuratu du Legorbu­ruren Heriotza bezperatan gutunak. Epaile lanetan, Au­relia Arkotxa (Euskaltzain­diako lehendakariordea), Juan Mari Arzallus (itzultzaile eta filosofoa) eta Peio Urritza (Hendaiako ikastolako zuzendaria) aritu dira, eta parte hartzaileen euskara maila goraipatu dute. Bigarren saria Juan Karlos Merino azkoitiarraren Tximeleta lanak eskuratu du. Sari banaketaren ostean, Iñigo Legorburuk bere gutuna jendaurrean irakurtzeko aukera izan zuen, eta txalo zaparrada batekin erantzun zuten entzuleek. Jarraian, luntx batek eman zion amaiera ekitaldiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!