Hiruak aldera pasako da EHko itzulia Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 5a, 02:00

Arratsaldeko 15:10ak aldera, Galarretatik sartu eta Mandazubi aldera joko du Euskal Herriko itzuliak, azken aurreikuspenen arabera. Bi-hiru minututan pasako dira txirrindulari guztiak.

Laugarren etapan sartu da gaur Euskal Herriko txirrindularitza itzulia. Astele­henean hasi zen, Eibartik, eta Oñatin bukatuko da, larunbat honetan. Hernanitik pasako da gaur itzulia, arratsalde partean, eta Astigarraga aldera joko du segidan. Gaurko etapa Beran bukatuko da, Ibardingo gainean.

Galarretatik Mandazubira
Hernaniko Udaltzaingoak pasatako abixuaren arabera, Rekaldetik etorriko da itzulia, eta Galarretatik barrena Mandazubirako norabidea hartuko dute txirrindulariek. Azken aurreikuspenen arabera, badirudi 15:10ak aldean sartuko dela tropela Hernanin, eta 2-3 minutu beharko dituela herria zeharkatzeko.

Bide-mozketarik ez
Udaltzainek adierazi dute ez dela aparteko bide-mozketarik izango, tropela pasako den momentuaz gain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!