«Itxaropena eta konfiantza krisian daude»

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 8a, 02:00

Jendetza bildu zen ostiralean, Santa Barbarako Gurutzbidean, eguraldi kaxkarrari aurre eginez. Itxaropena eta konfiantza krisian daudela aipatu zuen Jose Luis Aperribai apaizak: "Jesukristok itxaropen eta konfiantza haundia zituen Jainkoarengan, eta horrek, erorketa bakoitzean altxa eta aurrera jarraitzeko indarra ematen zion. Egun ordea, krisian daude itxaropena eta konfiantza, baita kristauon artean ere, eta orainean geldo bizi gara, aurrera egin ezinik". Gaur, Pazko igandea izanik, Meza Nagusiak ospatuko dira, 09:00etan Agus­ti­netan, 10:00etan San Antonion, 11:00etan San Jose Langilean (bataioak), eta 12:00etan San Joan Bataiatzailean. Bihar, elkarteko penitentziak eta Aitortzak egingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!