Sagardoetxeak proposamen berria jarri du Aste Santuari begira: Euskal Herriko gazten dastaketa. Euskal Herriko gazta ezberdinak probatzeko aukera izango da, hala nola, Idiazabal J.D, Roncal J.D. eta Irati J.D. Horrez gain, ohi bezala, sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune bisitatzeko aukera izango da: sagastia, museo-gunea eta dastaketa gunea. Azken gune horrek sagardoa txotxean, muztioa eta likorea probatzeko aukera ematen du. Ordutegiak: gaurtik astelehenera, 11:00-14:00 eta 16:30-20:00; apirilaren 10etik 14ra, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; eta apirilaren 15ean, 11:00-14:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!