Goizuetako Umore Ona elkarteak ekintza ugari antolatu ditu apirilean zehar eta ekintza horietan parte hartzeko izen emateak zabalik daude. Apirilaren 13an sagardo probaketa izango da Etxeberria sagardotegian, gaueko 21:30etan, eta izena emateko azken eguna apirilaren 8a da. Apirilak 21ean berriz, txakolin probaketa antolatu dute Ameztoi txakolindegian. Irteera goizeko 11:00etan izango da autobusez herriko plazatik. Izena emateko epea, apirilak 15. Azkenik, apirilaren 27an sagardo probaketa izango da Olaizola sagardotegian gaueko 21:30etan. Izena emateko epea, apirilak 22.
Izena emateko aukera honako lekuetan dago: Zubi-Ondo ostatuan, Amaia kafetegian eta Umore Ona elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!