Infantil eta jubenil mutilek Federazio Saria irabazi dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 4a, 02:00

Batel denboraldia apirilaren 21ean bukatuko da Euskadiko Txapelketarekin. Arraun elkarteak balorazio positiboa egin du, senior mutiletan izan ezik kategoria denetan izan duelako partaidetza.

Gipuzkoako Batel Txa­pel­keta jokatu zen larunbatean eta Hernaniko lau batel izan ziren lehian, Federazio Sarian. Final nagusietatik kanpo, sailkapen estropadan 5garrenetik 8garren postura sailkatutakoen artean joka­tzen da sari hau. Herna­nia­rrek estropada bikainak egin zituzten. Infantil eta jubenil mutilek txandak eta Federa­zio Saria irabazi zituzten. Infantil-kadete neskek, berriz, bigarren egin zuten euren txandan, Gipuzkoako 6garren postuan bukatuz, eta mutil kadeteek 7garren postua lortu zuten. Batel denboraldia apirilaren 21ean bukatuko da Euskadiko Txapelketarekin.

Garaipena, borobiltzeko
Arraun elkarteak batel denboraldiko balantzea egin du eta oso gustora dago: «Aurtengo batel ligan kategoria denetan izan dugu partaidetza, mutil seniorretan izan ezik, eta hori taldearen azken urteetako erronketako bat lortzea izan da. Azpiko mailetan, maila haundia duen liga da eta bertan aurreneko postuetan lehiatzea ez da erraza gaur egun. Infantil mailan, batez ere, ez da urruti izan garaipenen bat eta horixe falta izan zaigu denboraldia borobiltzeko».

Jubenilak, traineriletan
Trainerila liga hasiko da Aste Santua ondoren eta arraun elkarteak parte hartuko du mutilen jubenil mailan, aspaldiko partez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!