1957ko martxoaren 6an Britainia Handiako kolonia izateari utzi zion Ghanak. Hori ospatzeko, Gipuzkoako eta Hernaniko ghanarren elkarteek hainbat ekintza antolatu dituzte datorren astelehenerako: 11:00etan futbol partidua Zubipen, 13:30etatik aurrera hitzaldia eta jolasak Atsegindegin, eta 16:30etan Ghanako musika joko duen txaranga herriko Kaxkoan barrena. Ospakizun hauen bitartez, Hernanin bizi diren ghanarrek beren burua ezagutzera eman nahi dute, eta bide batez, Ghana eta Hernaniren arteko harremana sendotu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!