Doinu ezagunek eta eguraldi onak jende asko erakarri zuten

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 3a, 02:00

Zazpi pieza ezagun jo zituen Hernaniko Udal Musika Bandak igandean emandako kontzertuan. Bastidaren Ezpata dantza edota Piratas del Caribe filmeko soinu banda bezalako doinu ezagunek jende aso erakarri zuten udaletxeko arkupeetara. Udaberriko eguraldi ona lagun, gerturatu zirenek emanaldi eder batez gozatzeko aukera izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!