Asteburu honetan egingo da Gazte Martxa 2012. Hiru egunetako martxa izango da, Saratik abiatu eta Lesakaraino joango dena. Igandean bukatuko da, Iruñean, Aberri Egunaren ospakizunarekin.
Bertara joateko, autobuserako izena eman behar da Garin Tabernan. 3 egunetarako bonoak ere aldez aurretik eros daitezke Garinen, 25 euroan. Bertan erosiz gero berriz, 30 euro ordaindu beharko dira.
Apirilaren 6tik 8ra
Martxari ostiral honetan emango zaio hasiera ofiziala, Saran bertan. Arratsaldean zehar tailerrak eta animazio jolasak izango dira. Harrera ekitaldia berriz, 19:00etan egingo da. Gauean, 22:00etan, Bertso Guda izango da.
Hurrengo egunean, goizean goizetik abiatuko da martxa. 14:00etan geldialdia egingo da Beran, bazkaltzeko. Lesakaraino jarraituko da segidan, bertan akanpada egiteko. Gauean berriz, kon-tzertuak izango dira: Maskarrada, Space Mukaki, Skatu, Governors, Willis Drummond eta Anai arrebak taldeak entzuteko aukera izango da.
Azkenik, igandean, 09:00etan gosaldu eta Iruñeara abiatuko da martxa, Aberri Eguneko ospakizunetan parte hartzeko.
Jalgi Hadi Garaipenera! taldeak martxara dei egiten die Hernaniko gazteei.
Amaiur-Elizondo
irteerarekin gustora
Martxoaren 24ean egindako irteeraren balorazio positiboa egin du taldeak. Amaiurretik Elizondorako ibilaldiaren ostean, triki-poteoa eta Nafarroaren historiarekin lotutako ginkanarekin amaitu zuten asteburua.