Azken egunak, txapelketan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 3a, 02:00

Herrira mugimenduak Hernaniko preso eta iheslarien aldeko Mus Txapelketa antolatu du eta parte hartu ahal izateko, apirilaren 15a baino lehen eman behar da izena Hernaniko Oindi, Aralar, Zumitza, Anboto edo Ekos tabernetan, Ereñotzuko elkartean eta Lizeagan dauden zerrendetan.
Izena emateko, bikoteko 20 euro ordaindu behar dira.
Bikote bakoitzak non jokatuko duen berriz, Kronikan bertan azalduko da, hilaren 19an. Txapelketa apirilaren 21ean jokatuko da, 15:30etatik aurrera.

Sari potoloak
Lehen zortzi bikote sailkatuentzako sariak ondorengoak dira: 8 petsonentzako otor­dua Oialume sagardotegian, eta txapelak; 4 pertsonentzako otordua Irubide ja­tetxean; arkumea, gazta eta 2 ar­do botila; 2 txuleta eta 2 ar­do botila; 2 mendiko makil eta poto, eta gazta; 2 mendiko poto, 2 esku pilota eta pa­tx­arana; 2 mendiko poto eta 2 esku pilota; 2 mendiko poto. Sari sorpresak ere zozketatuko dira partaideen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!