Euskal kantuak eta dantza tradizionalak kultura ezberdinen artean konpartitzeko, helduentzako topaketa antolatu du Banaiz Bagara elkarteak, datorren apirilaren 15erako.
Topaketa Hernaniko Milagrosa kaperan izango da, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean. Ondoren, luntxa egongo da Izpizua kaleko Txema Tabernan.
Kantua eta dantza
Kultura ezberdinetako lagunentzako topaketa honen helburua, euskal kulturarekiko sentsibilizazioa lantzea da. Hori horrela, euskal kantu eta dantza tradizionalak ikasi eta praktikatzeko aukera izango da apirilaren 15ean, Milagrosan.
Horretarako, hainbat musikari, eta kantu eta dan-tza irakasle izango dira.
Bestalde, bideo emanaldiak ere izango dira, herrialde desberdinetako kultura eta kirol tradizioen inguruan.
Hori guztiaz gain, goizean zehar Pirritx eta Porrotx pailazoen Banaiz Bagara kantuaren koreografia entsaiatuko da.
Amaitzeko,
luntxa
Indarrak berreskuratzeko, luntxa izango da Txema Tabernan, eguerdiko 13:30etan.