Sarrionandiaren, Itziar Castrilloren, Mario Benedettiren, Miguel Hernandezen eta Gari Arruarte hernaniarraren poesiak irakurri ziren, larunbatean, Herrira mugimenduak antolatutako HerrirArte ekimenaren barruan. Horrez gain, herriko zenbait artista plastiko mural bat margotzen aritu ziren, inguratzen ziren herritarrak laguntzera gobidatuz. Bestalde, 2009an atxilotuak izan ziren 10 gazte hernaniarrek beren aurkako epaiketa gertu dela gogorarazi zuten, eta datozen egunetan antolatuko dituzten ekintzetan parte hartzeko deia egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!