Olinpiaden hasierak markatuko du apirileko kultur agenda

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 2a, 02:00

orain bi urteko arrakastaren ostean, Olinpiadak bueltan dira. Apirilean hasi, eta ekainera bitartean, Herna­niko koadrilek, gazte zein helduek, hainbat proba jokatuko dituzte. Hilabete honetan, hiru egunetan jokatuko dira, bost proba guztira. Aurreneko biak, Olinpiadei hasiera emango dietenak, hilaren 14an jokatuko dira. Goizean, hiru osagaiekin zerbait sukaldatu beharko dute: piper berdeak, tipula eta patata izango dira osagai horiek. Arratsaldean berriz, aulki jokoa izango dute. Apirilaren 14an, patinetan lehiatuko dira; eta azkenik, 28an, bi proba izango dituztuzte: goizean haur jokoak, eta arratsaldean boxley-a.
Olinpiadez gain, urte sasoi honetan izaten diren beste bi ekitaldi bereizgarri ere, izango dira apirilean. Batetik, Dan­tzari Festa; hilaren 21tik 28ra izango da. Bestetik, Dastaketa Gastro­nomikoa. AMHER elkarteak antolatuta, munduko he­rrial­de ugaritako platerak dastatzeko aukera izango da Plaza Berrin, Hernaniko etorkinek egindakoak.

Musika eta dantzarekin lotutako bost ekitaldi
Hernanin musika eta dantza oso errotuta daude, eta udaberriarekin batera, asko dira honen inguruko ekitaldiak antolatzen dituzten taldeak. Apirilean esaterako, bost izango dira. Hilaren 14an Kalez Kale kantariko kideak aterako dira Plaza Berritik, herria abesti zahar eta berriez girotzera. Egun berean, baina arratsaldean, geroz eta arrakasta haundiagoa duen erromeria izango da Tilosetan.
Hernaniko koruek berriz, hitzordu garrantzitsua dute apirilaren 20an: Koru Eguna ospatuko dute Atse­gindegin. Kantuz, Ozenki, Hernaniko Musika Eskola eta Goiz Eguzki abesbatzek eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 19:30etan.
Txistulari Bandaren kon­tzertu berezia ere izango da hi­laren 29an, Milagrosan. Bi tronpeta joleen laguntzaz on­do landutako errepertorioa eskainiko dute, 13:00­etan.
Azkenik, hilabetero falta ezin den Hernani´n Musik ekimena dugu. Apirilean or­gano eta biolin kontzertua an­tolatu dute, Ana Belen Gar­cia eta Monica Redon­dorekin. San Joan Bataia­tzai­lean izango da, 13:30­etan.

Literatur Solasaldiak eta erakusketak, bina
Bukatzeko, eta hilabeteroko ekintzak aipatuz, bi Lite­ra­tur Solasaldi eta bi erakusketa izango dira apirilean.
So­lasaldiei dagokienean, hilaren 17an, Mikel Perua­rena ereñotzuarraren Ez obeditu inori liburua aztertuko dute Ane Mayozekin. Hu­rrengo egunean berriz, P. Handkeren Desgracia impeorable. Bi solasaldiak Udal Liburutegian izango dira, 19:30etan.
Erakusketekin jarraituz, Patchwork erakusketa jarri zuten joan den astean Biterin  eta asteazkenera arte izango da ikusteko aukera. Apirileko azken astean berriz, Euskal Jantzien Erakusketa jarriko du San Joan konpartsak. Biak Biterin dira eta ikusteko ordutegia da, 18:00etatik 20:00­etara, eta 17:00etatik 20:00­etara, hurrenez hurren.

Apirilak 9, Ghanako independentziaren eguneko festa.
Apirilak 14-19-28, Olinpiadak.  Hernaniko Gazte Bilgunea.
Apirilak 14, Haurrentzako antzerkia: Leihotik mundura. Kukubiltxo antzerki taldearen eskutik, Biterin, 11:00etan.
Apirilak 14, Kalez kale kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
Apirilak 14, Erromeria Tilosetan. San Joan konpartsak antolatuta.
Apirilak 20, Koruen eguna. Kantuz abesbatza, Ozenki abesbatza, Hernani Musika Eskolako abesbatza eta Goiz Eguzki abesbatza. Axeri taldeak antolatuta, Atsegindegin, 19:30etan.
Apirilak 20, Haurrentzako antzerkia: Mamuak eta beste bizilagun batzuk. Zurrumurru taldearen eskutik. AMHERek antolatuta, Biterin, 18:00etan.
Apirilak 21-28, XVII. Dantzari Festa. San Joan Konpartsak antolatuta.
Apirilak 28, Bigarren Eskuko azoka.
Apirilak 29, Kultura anitzeko Dastaketa Gastronomikoa. AMHERek antolatuta, Plaza Berrin, 12:00etan.
Apirilak 29, Txistulari Banda, bi tronpeta joleen laguntzarekin. Milagrosan, 13:00etan.

Hernani´n Musik
Apirilak 20,  Organo eta biolin kontzertua. Musikariak: Ana Belen Garcia eta Monica Redondo. San Joan Bataiatzailean, 19:30etan.

Literatur Solasaldiak
Apirilak 17,  Ez obeditu inori. Mikel Peruarena. Ane Mayozekin, euskeraz. Liburutegian, 19:30etan. 
Apirilak 18,  Desgracia impeorable. P. Handke. Jose Luis Canchorekin. Liburutegian, 19:30etan.

Erakusketak
Apirilak 4,  Patchwork erakusketa. Hernaniko eta Oiartzungo emakumeak. Biterin, 18:00-20:00.
Apirilak 23-27,  Euskal jantzien erakusketa. San Joan Konpartsak antolatua. Biteri kutur etxean, 18:00-20:00.

Gazte Txokoa
Apirilak 4,  Llaberoak.
Apirilak 12,  Kandela euskarriak.
Apirilak 14,  Badminton leihaketa.
Apirilak 15,  Zirko eguna.
Apirilak 25,  Pintza imantatuak.
Apirilak 29,  Santa Barbarara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!