Urumeako bariantea bikoizteko lanek aurrera jarraitzen dute, eta Martindegi auzoan lanak egin behar dituzte gaur. Ondorioz, Diputazioak jakinarazi du itxi egingo dutela Martindegiko bi errotondak lotzen dituen karriletako bat. Hala, ibilgailuak txandaka pasako dira. Karrila gaur gaueko 22:00etatik, bihar goizeko 06:00etara itxiko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!