Istripu larria gertatu zen atzo Hernanin. Gazte bat erori egin zen Karabelgo zubitik, arratsaldeko 19:45ak aldera. Ertzaintzak Kronikari azaldu zioenez, 20 urte inguruko Iruñeako gaztea istripuz erori zen Karabelgo futbol zelai txikira. Bi anbulantzia medikalizatu gerturatu ziren, eta egoera larrian eraman zuten Donostiako Hospitalera. Kronikako erredakzioa itxi zenean, gaztearen egoera oso larria zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!