Sagar Martxa ibilbide atsegina da, edonork egiteko modukoa eta Hernaniko bazterrak ezagutzeko bikaina. Hernaniarrek gustuko dute, eta hala erakutsi zuten atzo. 50 lagun elkartu ziren, Hernaniko sagardotegi, sagarrondo eta baserriak ezagutzera. Bueltan, hamaiketakoa egin zuten Otsua-Enea sagardotegian eta indarrak berreskuratuta eta eztarriak bustita itzuli ziren, herrigunera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!