Android aplikazioaren bidez, Hamaika Telebista mugikorretan ikusi daiteke

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 1a, 02:00

mugikorrean ere Hamaika Telebistaren zuzeneko emisioa jarraitzeko aplikazioa martxan jarri dute. Android alpikazioa eduki behar da horretarako, hau da, Ipad edota Tablet mugikorrek dutena, hain zuzen ere. Dena den, Interneterako konexioa duen beste edozein mugikorretan ere, Hamaika Telebistaren zuzeneko emisioa jarraitu daiteke. Izan ere, telebista kate honek bere web orrian (www.hamaika.tv) zuzeneko saioak jarraitzeko aukera eskaintzen baitu.

Diseinu argi eta erabilterraza
Ipad edo Tablet mugikorra izanez gero, oso erraza da, zauden tokian zaudela, Hamaika Telebistaren zuzeneko emisioa jarraitzea. Horretarako, Internetera konektatu eta mugikor bakoi-tzak duen dendara jo behar da lehenengo. Behin hor sartuta, bilatzailean Hamaika Telebista idatzi behar da. Aplikazioa instalatzeko aukera pantailan azalduko da orduan, eta argibideak jarraituta, berehala instalatu eta erabiltzeko moduan izango da. Apple etxeko mugikor eta euskarrietan berriz, ez da aplikazioaren beharrik. Internetera konektatu eta zuzenenean Hamaika Telebistaren web orrira joz gero, euskarri bakoitzari egokitutako bertsioa erabiltzeko aukera izango dugu.

Parte hartzearen alde
Hamaika Telebista abian jarri zenetik 3 urte bete dira mar-txoan. Hori dela eta, hainbat berrikuntza egin dituzte, mugikorretarako aplikazioa kasu. Baina ez da bakarra. Publikoaren parte hartzea bultzatu nahi du telebista kateak. Horretarako, Interneten duen web ataria berritu dute, eta bertan, Ikusleen Txokoa sortu dute, erabiltzaileek edukiak igo eta partekatu ditzaten. Bestalde, mugikorrerako aplikazioak, zuzeneko emisioa jarraitzeko aukeraz gain, beste lau esteka eskaintzen ditu, hauek ere, parte hartzearekin lotuta:
-Hamaika.tv: web orriaren bertsio egokitura zuzenean sartzeko.
-Saioak: saioak berriro ikusteko.
-Twitter: telebistaren twitter kontura sartzeko.
-Facebook: telebistaren facebook kontura sartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!